Víctor Sampedro

Informazio Zientzietan lizentziatua (UCM, 1995). Gizarte Zientzia Aurreratuetan Masterra (Juan March Institutua, Madril, 1993). Master of Arts in Mass Communication, Northwestern University (1994). Iritzi Publikoan eta Komunikazio Politikoan katedraduna (URJC, Madrid) eta Komunikazio eta Politika ikasgaiaren irakasle-ikertzaile gonbidatua (UPF, Barcelona). Halaber, irakasle gonbidatua izan da, beste graduondoen artean, ondorengo zentroetan: UFF (Río de Janeiro), UFBA (Salvador, Brasil), UPF eta UAB (Bartzelona), Univ. Iberoamericana (Mexico), UCM eta UAM (Madrid), PUC (Sao Paulo, Brasil). Komunikazio Politikoaren lantaldeen ohiko koordinatzailea Espainiar Elkartearen Zientzia Politikoaren Kongresuetan eta ACOP-en (Asociación de Comunicación Política) kide sortzailea. Besteen artean, Political Communication, International Journal of Press and Politics eta Centro de Investigaciones Sociológicas-en (CIS) kide da. Gai hauen inguruko liburuak idatzi ditu: Kanpainak eta hauteskundeak, teknologia berriak-komunikazioa, gizartearen eta hauteskundetako mobilizazioa, identitate kolektiboak eta medioak, informazio politikoaren genero berriak. Eta baita artikulu ugari ere aldizkari hauetan: Journal of Communication, Media, Culture & Society; International Journal of Press and Politics; TELOS, ZER. Bere lan akademikoaz gainera, esku-hartze eta ahalduntze komunikatiboen inguruko egitasmoetan aritzen da.

Elkarrizketa: Eva Monente

Komunikazio zientzietan lizentziatua (EHU), SER Gipuzkoa irratiko erredakzio-buru da. Goizeko albistegiak gidatzen ditu eta Hoy por Hoy San Sebastián saioaren zuzendaria da.

Eva  Monente

Iraupena:
18 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia