Juan Ignacio Cirac
Optika Kuantikoaren Max Planck Institutua zuzendaria
Juan Ignacio Cirac Espainiako fisikari bat da, eta fisika kuantikoa konputaziora aplikatzeko ideia garrantzitsuenetako batzuk proposatu ditu. Ordenagailu kuantikoaren ideologoetako bat da. Hemezortzi urte daramatza Optika Kuantikoaren Max Planck Institutua zuzentzen, eta Asturiasko Printzea saria (2006) eta Wolf saria (2013) jaso ditu.
Haren ikerlana informazioaren teoria kuantikoan eta konputazio kuantikoan oinarritzen da. Konputazio kuantikoaren oinarrian dagoen paradigma ez da oraingo konputazioarena —bitetan oinarritutakoa— bezalakoa, non informazioa bi egoeratan bakarrik lantzen baita: zero edo bat (piztuta edo itzalita). Aldiz, teknologia kuantikoak bion gainezarpenaz ere egiten du lan, “bit kuantikoak” edo “qubit” izenekoak erabilita. Ondorio nagusia da ordenagailu konbentzional batek bideratu ezin dituen zenbait arazo bideragarriak direla ordenagailu kuantiko batean.
Elkarrizketa: Aitzol Garcia-Etxarri
Telekomunikazioetan ingeniaria (Nafarroako Unibertsitatea, 200) eta Zientzia Fisikoetan doktore (UPV-EHU, 2010). Egun, Ikerbasque Research Fellow ikertzailea da Donostia International Physics Center-en (DIPC). Lehen, fellows Gipuzkoa ikertzaile eta doktoregotza osteko ikertzaile izan zen Stanfordeko Unibertistatean.
- Iraupena:
- 18 min.