Itxaro Borda
Idazlea
Baiona, 1959. Itxaro Borda idazleak ibilbide oparoa egin du euskal letren munduan. Bere estreinako lana 1984an plazaratu zuen, Bizitza nola badoan izeneko poema bilduma Maiatz elkartearekin. Titulu hauen egilea da, besteak beste: Udaran betaurreko beltzekin (1987, Txertoa), Urtemuga lehorraren kronika (1989, Maiatz), Bestaldean (1992), Orain (1999, Susa), Hiruko (2003, Alberdania), Zeruetako erresuma (2005, Susa). Amaia Ezpeldoi detektibe lesbianari buruzko bost eleberri argitaratu ditu 1994 eta 2015 artean Susa eta Maiatz editorialetan. 2002an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen %100 Basque (Susa) nobelarengatik. Hainbat nobela eta poema asko beste hizkuntzatara itzuliak ditu, frantsesera idazleak berak auto-itzulpenaz egiten duelarik. Euskal prentsan kolaboratzen du 1977az geroztik (Herria, Argia, Egin, Gara, Berria…) eta hainbat musika talderentzat ere letrak idatzi ditu. Historia ikasi zuen Paueko Unibertsitatean.
Elkarrizketa: Eli Tolaretxipi
Donostia, 1962. Poeta, irakaslea eta itzultzailea. Ondorengo poema liburuak idatzi ditu, besteen artean: Amor Muerto / Naturaleza Muerta, Los lazos del número, El especulador eta Edgar. Idazle hauen obrak itzuli ditu, besteak beste, Sylvia Plath, Elizabeth Bishop, Menna Elfyn, Aurelia Arkotxa, Tess Gallagher, Lydia Flemm eta Patti Smith. Bere lanak Frantzian eta Ingalaterran itzuli dituzte eta bere poemak antologia zenbaitetan azaldu dira.
- Iraupena:
- 19 min.