Anjel Lertxundi
Idazlea
Orio (Gipuzkoa), 1948. Idazlea, literatur kritikaria, kazetaria eta gidoilaria. Lehen ikasketak Donostian egin zituen eta Irakasle titulua lortu zuen. Filosofia eta Letretan ere lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean. Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan irakasle izan zen eta Euskal Literatura eta Literatura Unibertsaleko irakasle ere izan da Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan 1979-1989 bitartean. Idazle emankorra da, eta arlo guztiak jorratu ditu, eleberrigintzatik eta ipuinetatik hasi eta itzulpengintzaraino, artikuluetaraino, saiakeretaraino eta haur eta gazte literaturaraino. Irakaskuntza eta kazetaritza txandakatu ditu, eta Berria, Diario Vasco, El País eta La Vanguardia egunkarietan kolaboratu du, baita hainbat aldizkaritan ere. Zinema eta telebistako gidoilaria izan da. Euskal Idazleen Elkarteko sortzaile eta lehen lehendakaria da, eta Euskaltzaindiko ohorezko kidea.
Elkarrizketa: Alexander Gurrutxaga Muxika
Alexander Gurrutxaga Muxika doktorea da euskal literaturan eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Filologia eta Literatura Konparatua ikasi zituen EHUn eta Trentoko Unibertsitatean (Italia), eta Xabier Leteren poetikari buruzko tesi batekin doktoratu zen. Artikulu akademikoak argitaratu ditu, besteak beste, euskal poesiaz, memoria historikoaz, eta haur eta gazte literaturaz eta kritikari gisa jardun du.
- Iraupena:
- 19 min.