Aitor Ortiz
Argazkilari
Bilbo, 1971. 1995. urtetik arkitektura argazkilaritza lantzen du dokumentu bera gaindituz. Argazkiaren irudikapenari lotzen zaion errealitatearen disoluzio eta transmutazio faktorea baliatuz, Aitor Ortizek espazioarekin, arkitekturarekin eta objektuarekin egiten du lan, galdera bisual eta kognitibo zenbait planteatzeko abiapuntu gisa. Proiektu interesgarrietan hartu du parte, nola diren Bilboko Guggenheim Museoaren eraikuntza prozesuaren argazki dokumentazioa ( (1995-1998), Not Vital artista suitzarrarekin honen obraren berrikuspen eta argitalpenean jardun da (2012), baita Philippe Prost frantziar arkitektoarekin Mémorial International Notre-Dame-de-Lorette 2015 proiektu editorialean ere. Orain gutxi eskuratu zuen BBVA Fundazioaren LEONARDO beka LINK egitasmoa gauzatu ahal izateko. Ondorengo guneetan aurkeztu ditu bere lanak bakarka: Parisko Le Centquatre (2015), A Coruñako MACUF (2014), FOTOGRAFISKA. The Swedish Museum of Photography, Estokolmo (2011), Valladolideko Museo Patio Herreriano (2009) edota Gasteizko ARTIUM (2006). Bere lanak ikusgai daude honoko bildumetan: MNCARS (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía), Iberdrola, Guggenheim Bilbao museoa, Museo Patio Herreriano, ARTIUM edota “La Caixa” Fundazioaren Arte Garaikidearen Bilduman.
Elkarrizketa: Alejandro Castellote
Madrid, 1959. Komisario independentea, editore, saiakera-idazle eta argazkigintza irakaslea. Madrilgo Círculo de Bellas Artesen Argazkilaritza Sailaren zuzendari izan zen 1985etik 1996ra, non FOCO Jaialdia gidatu zuen (1985-1989). Martín Chambiren atzera begirakoaren komisario izen zen Madrilgo Círculo de Bellas Artesen (erakusketa ibiltaria Europan zehar 1990-1995), PHotoEspañaren sortzaile eta zuzendari artistikoa (1998 a 2000), Mapas Abiertos, Fotografía Latinoamericana 1991-2002 erakusketaren komisario eta editore, baita 2006ko Veneziako Arkitektura Bienaleko italiar Pabilioiean aurkeztutako C on Cities erakusketaren komisario ere, besteen artean. 2006. urtean espainiar argazkilaritzako ibilbiderik onenaren Bartolomé Ros saria eskuratu zuen.
- Iraupena:
- 20 min.