Ulrike Ottinger

Constanza (Alemania), 1942. Artista, zine zuzendari eta argazkilaria da, Zine Aleman Berria deritzon mugimenduaren izen nagusienetakoa. Mugimendu honek 70. hamarkadan identitate, politika eta kultura nazionala birdefinitu zituen bere jarrera eta pelikulen bidez. Fassbinder eta Werner Schroeterrekin batera, sexualitatea, gorputza eta musika gazteria berri horren ezaugarri identitario gisa txertatu zituen zentzu baten bila zebilen zine baten konbentzioak hautsiz eta zabalduz. Nabarmentzekoa da diziplina batetik bestera igarotzeko duen gaitasuna, zinematik argazkilaritzara, argazkilaritzatik literaturara, literaturatik marrazkira. Arauak eta mugak ekiditeko tresnatzat du artea; sinesmen hau da, hain zuzen, bere ikurretako bat. 24 pelikula ditu bere filmografian eta bere estiloa eraldatuz joan da hasierako fikzio piktoriko, polemiko eta urratzaileetatik, bere pelikula batzuk bidaia orientalen kuaderno bihurtu dituen begirada dokumental garbienetara.

http://www.ulrikeottinger.com

Elkarrizketa: Leire San Martin / Sahatsa Jauregi

Leire San Martin Goikoetxeak ekoizpen artistiko garaikidearen esparruan hezkuntza eta programazio lanetan dihardu. 2014az geroztik Tabakalerako hezkuntza arduraduna da. Sara Martinekin batera, Pedro G. Romerok zuzendutako Bake Ituna proiektuko hezkuntza programa landu du eta Josebe Iturriozekin Plazandreokek bultzatutako Feministaldia, Kultura Feminista Jaialdia koordinatzen du. Sahatsa Jauregi Azkaratek arte esparruan dihardu, eskulturaren alorrean, hain zuzen ere. Erakusketen diseinatzaile eta koordinatzaile gisa jardun da. Elkarrekin gauzatu zuten Superbia. Ulrike Ottingerren 8 film plataforma 2014. urtean.

Leire  San  Martin  /  Sahatsa  Jauregi

Iraupena:
22 min.

Laguntzaileak

logo_tabakalera

logo_filmoteca_vasca

Goethe Institut

donosti2016



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia