Stefania Milan

Castelfranco Veneto (Italia), 1979. Stefania Milan Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da Paduako Unibertsitatean eta Gizarte Zientzietan eta Zientzia Politikoetan doktoregotza eskuratu zuen Europar Unibertsitate Institutuan. New Media eta Kultura Digitala gaiaren irakasle laguntzaile da Amsterdameko Unibertsitatean, Big Data deritzonaren fenomenoa aztergai duen J Lab datuen laborategiko zuzendari eta Big Dataren politikak ardatz dituen DATACTIVE proiektuaren ikerlari nagusi ere bada ( Ikerkuntzarako Europar Batzordeak finantzaturikoa). Teknologiaren eta gizartearen arteko elkarreraginaren zale sutsua da, eta teknologia digitalak eskaintzen dituen auto-antolaketa eta burujabetze aukerak ikertzen dihardu. Zientzia politikoetan aditua, interneti buruzko azterketa kritikoa, Big Data, gizarte mugimenduak zein teknologia barne hartzen dituen diziplina arteko ikerketan sentitzen da eroso.

www.stefaniamilan.net

Elkarrizketa: Miren Gutiérrez

Miren Gutiérrrez Analisia, Ikerketa eta Datuen Komunikazioan Aditua Programaren zuzendaria da eta komunikazio irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Londreseko Overseas Development Institute-eko (ODI) Klima eta Ingurugiroaren Programaren Komunikazio Zuzendaria da. 20 urtetik gorako ibilbidea urratu du kazetari, editore, berriemaile eta erreportari gisa munduan barrena, eta horrez gain, Greenpeace Españaren Zuzendari Exekutiboa izan da eta Editore Zuzendaria Inter Press Service (IPS) agentzian.

Miren  Gutiérrez

Iraupena:
23 min.

Laguntzaileak

logo_univdeusto



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia