Rafael Yuste

Madril, 1963. Rafael Yuste Biologia Zientzietako irakaslea eta New Yorkeko Columbia Unibertsitateko Neuroteknologia Zentroko zuzendaria da. Medikuntza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Jiménez Díaz Fundazioan, eta Cambridgen Sydney Brennerrekin lan egin ondoren, Neurobiologian doktoratu zen Larry Katz eta Torsten Wieselekin, New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean. Biofisikan espezializatu zen Bell laborategietan David Tank eta Winfried Denkekin. 2016an BRAIN nazioarteko ekimenaren abiaraztea koordinatzen lagundu zuen, Brain Research Through Advancing Innovative Neurotechnologies (garuna ikertzea Neuroteknologia Berritzaileen Aurrerapenaren bidez) lanaren akronimoa. Gaur egun, Neuroteknologia eta Adimen Artifizialerako (“NeuroRights”) jarraibide etikoak ezartzen parte hartzen du.

Elkarrizketa: Aitzol Garcia-Etxarri

Telekomunikazioetan ingeniaria (Nafarroako Unibertsitatea, 200) eta Zientzia Fisikoetan doktore (UPV-EHU, 2010). Egun, Ikerbasque Research Fellow ikertzailea da Donostia International Physics Center-en (DIPC). Lehen, fellows Gipuzkoa ikertzaile eta doktoregotza osteko ikertzaile izan zen Stanfordeko Unibertistatean.

Aitzol  Garcia-Etxarri

Iraupena:
23 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia