Rafael Bengoa

Caracas (Venezuela), 1951. Rafael Bengoa medikua da, eta osasun komunitarioan aditua Londresko Unibertsitatean. Haren arrasto profesionala Europako Parlamentuari, Espainiakoari eta Eusko Legebiltzarrari zuzendutako politika sozialeko eta kudeaketa sanitarioko hainbat dokumentutan ikus daiteke. Hamabost urtez lan egin du Osasunaren Mundu Erakundean, eta, bertan, Gaixotasun Kronikoen Zuzendaritzako buru izan zen, eta, ondoren, Osasun Sistemen Zuzendaritzakoa, 2007ra arte. Europar Batasuneko 2020ko Horizonteko presidenteordea izan zen. 2009an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburu izendatu zuten, eta handik bideratu zuen osasunaren eraldaketa, paziente kronikoen beharretan oinarritutako eredu jasangarriago, teknologiko eta proaktiboago baterantz. Harvardeko Senior Fellow da. Gaur egun, Patricia Arratibelekin batera, Institute for Health and Strategy (SI Health) zuzentzen du, Espainian eta Irlandan, Eskozian, Ingalaterran edo AEBetan osasun eta gizarte arloko gobernuak eta erreformak babestuz.

Elkarrizketa: Julián Marín González

Medikuntzan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako Irakasle Titularra da. Hematologia Klinikoa Saileko buru izan da 2012. urtera arte. Irakaskuntzaz arduratu da zehazki, baita protokolo klinikoak egiteaz eta tumore hematologikoen tratamenduetaz ere. Bere lantaldea aitzindaria izan zen Euskadin hezur-muineko transplantearen garapenean. 50 lan ditu argitara emanak eta 106 komunikazio egin ditu hainbat kongresuetarako.

Julián  Marín  González

Iraupena:
19 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia