Pere Gascón

Egun, Bartzelonako Clínic Ospitaleko Onkologia Molekular eta Translazionaleko Laborategiaren zuzendari da, eta baita Hematologia-Onkologia saileko aholkulari seniorra ere. Barne-Medikuntzan, Hematologian eta Onkologia Medikoan eskuratu zituen American Board of Internal Medicine-en ziurtagiriak. New York University Medical Center (New York), National Institutes of Health (NIH-Bethesda) eta Washington University-n (St. Louis) egin zituen ikasketak. 1985etik 1999ra Rutgers University-New Jersey Medical School-eko Hematologia-Onkologia saileko zuzendari jardun zuen, harik eta full Professor tenure maila eskuratu zuen arte (biziarteko kargua). 1995ean American College of Physicians-ek banatzen duen Laureate Award jaso zuen. 1998an Amerikako Mediku Onenen artean izan zen aukeratua. AEBn 24 urte igaro ostean, Pere Gascón Bartzelonara itzuli zen Clínic Hospitaleko Onkologia Medikoaren saileko buru izateko. 2015. urtean, zerbitzu honen aholkulari seniorra izatera pasa zen. Halaber, Bartzelonako Unibertsitateko Onkologia eta Ezagutza eta Diziplina anitzeko CELLEX Katedraren zuzendaria da.

Elkarrizketa: Julián Marín González

Medikuntzan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako Irakasle Titularra da. Hematologia Klinikoa Saileko buru izan da 2012. urtera arte. Irakaskuntzaz arduratu da zehazki, baita protokolo klinikoak egiteaz eta tumore hematologikoen tratamenduetaz ere. Bere lantaldea aitzindaria izan zen Euskadin hezur-muineko transplantearen garapenean. 50 lan ditu argitara emanak eta 106 komunikazio egin ditu hainbat kongresuetarako.

Julián  Marín  González

Iraupena:
19 min.

Laguntzaileak

osakidetza



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia