Maurizio Regosa
Zinema kritikaria
Kazetaria,saio-idazlea eta zinema kritikari italiarra. Italiar zinemari buruzko saiakera eta titulu zenbait argitaratu ditu (Visconti, De Robertis, Pasolini, Rosi, Cavani), baita zinema europar nahiz nazioarteko egile batzuei buruzkoak (Clair, Ophüls, Resnais, Sternberg, Ejzenštejn, Greenaway, Potter, Frears, Allen). Hainbat hedabideetan dihardu kolaboratzaile gisa, hala nola, Vita, Sipario, Cinema Nuovo, Cine y música eta Lecturas. Gizarte eta kultur fenomenoen behatzaile sutsua, ikerketak burutu ditu eta horien ondorioak jaso ditu hainbat liburutan. Zinemaren historiari buruzko klaseak eman zituen Milango BCM Institutuan 1996tik 2000ra, eta komunikazio linguistikoa eta komunikazio multimediaren zientzien Lizentziaturan irakasle izan zen Florentziako Unibertsitatean 2000tik 2004ra.
Elkarrizketa: Miren Gutiérrez
Miren Gutiérrrez Analisia, Ikerketa eta Datuen Komunikazioan Aditua Programaren zuzendaria da eta komunikazio irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Londreseko Overseas Development Institute-eko (ODI) Klima eta Ingurugiroaren Programaren Komunikazio Zuzendaria da. 20 urtetik gorako ibilbidea urratu du kazetari, editore, berriemaile eta erreportari gisa munduan barrena, eta horrez gain, Greenpeace Españaren Zuzendari Exekutiboa izan da eta Editore Zuzendaria Inter Press Service (IPS) agentzian.
- Iraupena:
- 20 min.