Jokin Lopetegi
CAF Ventures-en arduraduna
Hondarribia (Gipuzkoa), 1972. Jokin Lopetegi Goi-mailako Injinerua da (Nafarroako Unibertsitatea). Bachelor in Sciences (BSc) in Mechanical Engineering eskuratu zuen Central Lancashireko Unibertsatean (UK) eta MBA Deusto Business School-en. Egun, CAF Ventures-en arduraduna da (CAFen Garapen Korporatibo eta Negozio Berrien Saila). Hainbat ardura hartu ditu aipatu enpresan, hala nola, CAF Power & Automation-en Zuzendariordea eta Traintic-en Zuzendari Orokorra. Deusto Business School-eko Lidergo Korporatiboa Enpresa-sorkuntza eta Berrikuntzan deritzon programako irakasle da eta ekintzailetza eta berrikuntza ardatz dituen hainbat topaketen ohiko parte-hartzaile ere.
Elkarrizketa: Jabi Odriozola
Jabi Odriozola ingeniaria da, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-teknologien alorrean jarduten da. Etxegoki Babes-Apartamentuak eta Gurutzetako Bizkar-muinaren Lesiodunen Sailak diseinatu ditu besteen artean; biek ala biek Design for All Awards nazioarteko saria eskuratu zuten. Denontzat diseinaturiko inguruneen hedatzaile nekaezina, makina bat mintegi eta hitzaldi eskaintzen du urtero.