Jocelyn Bell Burnell
Astrofisikaria
1943, Belfast (Irlanda). Astrofisikaria, Glasgoweko Unibertsitatean graduatu zen Filosofia Naturalean (Fisika) 1965an eta doktoregoa lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean, 1969an. Cambridgeko graduondoko ikasle gisa, pultsar baten irrati seinaleak lehenengoz aurkitu zituen bere tesi zuzendari Antony Hewishekin batera; Hewishek Fisikako Nobel saria jaso zuen lan horregatik. Behin doktorego tesia amaitu ondoren, Britainia Handiko unibertsitate eta erakunde ugaritan jardun zen, familia bat sortzen zuen bitartean, eta Princetoneko Unibertsitateko irakasle bisitaria ere izan zen, EABn. Egun, Oxfordeko Unibertsitateko astrofisikako irakasle bisitaria, Oxfordeko Mansfield Collegeko Kidea eta Dublingo Trinity Collegeko errektoreordea ez ezik, Edinburgoko Royal Society-ko presidentea da. Era berean, Britania Handiko Astronomia Errealeko Elkarteko presidente izan da 2002-2004 aldian eta baita Fisikako Institutuko presidente ere 2008-2011 aldian. Nahiz eta Bellek ez zuen Hewishekin batera Nobel Saria jaso – eta horrek bere garaian zalaparta handia sortu zuen – hainbat erakunderen aitortza jaso du.
Elkarrizketa: Pedro Miguel Echenique
Izaba (Nafarroa), 1950. Pedro Miguel Echenique Fisika Zientzietan Doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Doctor of Science Cambridgeko Unibertsitatean. DIPC Donostia International Physics Center-eko lehendakaria da eta Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lehenengo zentro mistoaren sustatzaile eta zuzendari izan da.