Helmut Lachenmann
Musikagilea
Stuttgart, 1935. Helmut Lachenmannek piano ikasketak burutu zituen Jürgen Uhderekin, eta teoria eta konposizioa Johann Nepomuk Davidekin bere jaioterriko Stuttgarter Musikhochschulen. 1958tik 1960ra Luigi Nonoren ikasle izan zen. Musikagile italiarrak berebiziko eragina izango du Lachenmannen ibilbidean. 1960. hamarkadaren amaieran musika instrumental konkretua deritzona garatu zuen. Horretarako, soinuaren mundua bere osotasunean hartzen duen lengoaia musikala landuko du, ez ohiko interpretazio tekniken bitartez eskuragarri bilakatuz. Konposizio irakasle izan da Stuttgarter Musikhochschulen eta Darmstadteko Musikinstituten. Hannover, Dresde eta Coloniako unibertsitateetan Honoris Causa Doktore izendatu zuten eta Berlin, Hamburgo, Leipzig, Mannheim, Munich eta Bruselako Arte Akademien kide da.
Elkarrizketa: Luisa Etxenike
Luisa Etxenike Donostian jaiotako idazlea da. Bere lanen artean aipatzekoak dira Cruzar el agua, Aves del paraíso, Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Saria), Los peces negros eta Vino nobelak; La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzezlanak; eta El arte de la pesca poema-liburua. Canal Europa kultur atari digitalaren zuzendaria da, baita Un mundo de escritoras literatur jaialdiarena ere. Frantziako gobernuaren Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendapena eskuratu zuen.