Evelyne de la Chenelière

1975ean Montrealen jaioa, idazlea eta aktorea da. Jean-Pierre Ronfard-ek sortutako Nouveau Théâtre Expérimental konpainian trebatua, ikerketa laborategia bailitzan heltzen dio antzerki idazketari. 2006. urtean Alice Ronfard eszena-zuzendariak Théâtre Espace Go-n aurkeztu zuen Désordre Public, eta testu horri esker jaso zuen Evelyne de la Chenelière-k Canadako Gobernadore nagusiaren Literatura Saria. 2009. urtean tandem honek berak areto berberan taularatu zuen Les Pieds des Anges, zeinak frantses hizkuntzan idatzitako antzezlanak saritzen dituen SACD entzutetsua jaso zuen 2010ean. 2011an Bashir Lazhar liburua zinemara egokitu zuten Monsieur Lazhar izenburupean, eta Oscar sarietarako hautagaitza eskuratu zuen atzerrriko filmerik onenaren atalean. Denis Marleau-ren eszena gidaritzapean, Lumières, lumières, lumières obra Evelyne de la Chenelière-ren artista egoiliar lanaren abiapuntu bilakatuko da Théâtre Espace Go-n 2014an. Areto honetan aurkeztuko du hain zuzen ere 2018an bere hurrengo lana, La vie utile, eta ondoren TransAmériques Jaialdian.

Elkarrizketa: Rosa de Diego

Rosa de Diego Frantziar Literaturan Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hamaika liburu eta artikulu argitaratu ditu frantziar literatura modernoaren zein garaikidearen egile, genero zein obren inguruan, eta Quebec-eko literaturari buruz, nagusiki antzerkiaren alorrean. Bilbo Unibertsitate Hiria Arte eta Kultura topaketen zuzendari izan da.

Rosa  de  Diego

Iraupena:
22 min.

Laguntzaileak

Donostia kultura

San Telmo museoa

institut francais bilbao

Mediatheque bayonne

Cultura a mano



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia